3000 ikusle beno haboro bildü dütü Bela zaldüna pastoralak

3000 ikusle beno haboro bildü dütü Bela zaldüna pastoralak

Inprimatu

3000 bat jenteek ikusi due atzo Maulen Belako zaldüna pastorala. Goizetik Mauleko karriketan jentea bazen karrika utzüliaren so egiteko. Hots, egunaldi goxoa denbora eztiak lagüntürik ; jente güttiek ezagützen züen Belako zaldünaren ixtoria armadako gizona izanik gero idazlea eta kasik abertzalea agertzen da, Johane Bordaxar-ek idatzi pastoralean eta horrek düdak agertü dütüe so egile zonbaitek. Pastorala, Mauletarrek ederki eman düe ,botz ederrak süjeta, bere emaztea besteak beste, dantzaren aldetik agertü da mauleko dantza eskolaren lana. Usantxa den bezala pastoral ürrentzean dantza jauziak antxeretan eman dira eta Pagolak dütü eraman 1700 eurotan, Pagolak dagün urtean pastorala emanen düalarik. Dagün igantean, agorrilaren 5 an, 2 gerren emanaldia, goizan meza 10 etan Maule gaineko plazan eta arrestitan emananaldia 3ak eta erditan Marius Rodrigo zelaian. Jakin Xiberoko botzan leküak badira irabazteko. Lehen emanaldiaren ondotik lekükotarzün zonbait :


Beste zonbait :

Michele Aiçaguer dendaria :

Dagün iganteko antolakuntzaz Jojo Malharrin :

Aline Elgoyhen, Martine Beheregaray eta Xantiana Bordaxar :

Jean Fabien Lechardoy errejenta :

Makiletaz Allande Jaury :

Diskaz Jeremie Garat :

Sebastien Challa :