Üdaren ospatzeko lekü hanitx ostirale arrats hontan

Üdaren ospatzeko lekü hanitx ostirale arrats hontan

Inprimatu

Jondane Johañeko süak dütügü ostirale gaü hontan. 2002az geroztik, arramaiatzaren 23ko gaüan, süak pizten dira Xiberoko hainbat tinitan eta horien üngürüan jentea biribilkatzen da eta bakoitxak bere maneran ospatzen: izan dadin kantatzez, edo dantzatzez, edari eta jateko ekartez, piknika antolatzez ala ez. Haatik, erraiten ahal da süak hartzen düala, zeren eta 2002az geroztik kasik urte oroz süen zonbata edo nonbrea emendatzen beita, hala Xiberoan nola Baxenabarren. Bena süen pizteko baimena herrietako aüzapezek emaiten beitüe, ikusiko azken egün horietako idortearengatik süak debekatüko dütüen ala ez. Oranokoan pürü ez gira hortaz abisatürik izan eta arren sü horik ontsalaz eginen dira ondoko leküetan: Ardakotxeko olhaltean, Maidalenan, Irabarneko Xardekan, Zalhagaine püntan, Sohütako Gaztelaian, Ozazeko Lomendin eta Oztibarre Gazteluzaharre kaskoan.