Previous Next

"Abd el Kader" pastorala emanen da hiru aldiz üda huntan

Inprimatu

2021ko üdan Abdel Kader pastorala 3 aldiz emanik izanen da !

Hori adostü düe Xiberoko Jauna alkartekoek (Espeize Undüreine, Ainharbe, Sarikota pea eta Ürrüstoi Larrabileko herritarrak batzen dütüan alkarteak).

Üsüan berritan emaiten balinbada emanaldia, oraikoan 3 aldiz emanik izanen da.

Helbürüa : jenteen heinaren ttipitzea protokolo sanitarioaren errespetatzeko gisan.

3 data finkatü dütüe : üztailaren 25a, agorrilaren 1 eta 8a.

Sekülan denbora txarra emanik balin bada emanaldiak neskenegünarekin emanen dira üztailaren 31an eta agorrilaren 7an.

Mesüra sanitarioak ez badia kanbiatzen hebentik harat, Ürrüstoi plaza gibileko sohoan hitzordü dükezüe !

 

Erreportajea: