Bilboko ATX antzerki konpaniak Maulen egonaldi bat egiten dü

Bilboko ATX antzerki konpaniak Maulen egonaldi bat egiten dü

Inprimatu

2 astez Maule Baitha zinema gelan trebatü dira Atx konpaniako antzerkilariak. Naia Muñoz Muroa eta Iñaki Ziarrosta dira konpania horren sortzaileak, eta euskal herriko beste antzerkilari desberdinekin batzen dira ikusgarri berri oroz.

Aurten, « Lubaki lainotsua » izeneko antzerkia prestatzen ari dira, « lubaki » hitzak « arroila » erran nahi düalarik. 

Belaunaldien, edo zahar eta berriaren arteko kolpea düe aldi huntako aipamena, eta dagün setemearen 18an, goizeko 10 orenetan, Mauleko egonaldiaren ürrentzearen ospatzeko, ikusgarri bat proposatüko düe.

Iñaki Ziarrosta :