Previous Next

Apirilaren 4ean, Xiberotik iganen da aurtenko Korrika !

Inprimatu

Aurtenko korrika Amurriotik (Araba) partitüko da martxoaren 31an, lasterkaldia Donostin ürrentzeko apirilaren 10ean.

Xiberoari so bat emaiten badeiogü, apirilaren 4ean, astelehenarekin, Ozkaxeko lepotik gure probintzian sartüko da Korrika. Eta lasterkaldiak amikuze aldetik jarraikiko dü Arüeko bidetik.

Kilometroak oraidanik 200 eta 400€en artean salgai dira Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidealat idaztez edo 0559287894 zonbakialat deitzez.

Bestalde, HITZEKIN aurtenko mezüa jauntsietan agertzen da, eta horiek Gaü eskolako egoitzan erosten ahal dira ere bai.

Dagün hilabetean, giroan mainhatzeko, Korrika kültürala antolatürik izanen da alkarte desberdinen artean. Egitaraua bildü bezain zale aipatüko deiziegü !

Eta ürrentzeko, apirilaren lehenean, korrika ttipia Atharratzen eginen da aurten, ostirale goiz batez.

Niko Guiresse :