Previous Next

Atharratzeko Gazna Feida ebitsü bena alagera !

Inprimatu

Atharratzeko plaza ederki bete da hor ziren 30 bat gazna salzaleen gaznen txestatzeko eta erosteko.

Urte oroz Gazna Feidak Atharratzeko besten abiatzea emaiten dü.

Haboroxik Ossau Irati sormarkan dira.

Gazna lehiaketaren emaitzaren aldetik kanbiamen izan da aurten:

Mitikileko Benoit Albisetti « bizkeia » irabazle elki da (bigerren GAEC « ahal bezala » Pitrau, hirugerren  GAEC Etxebarnia Arancet)

Eta bortüko gaznetan aldiz Maidalenako BEXKA etxaltea da irabazle elki (bigerren Jaragoyhen Garaibiko eta hirugerren Nabolegiko gazna Héléne Rolland)

Gazna erosle eta txestazalen ganat hüllantü gira ikusteko zer zioien :