Ihaute bat berpizten ari da Basabürüan !
Albadaketaz inspiratü dira Hauze, Ligi-Atherei, Liginaga, Lexantzü eta Etxebarreko herritarrak karrika üngürü baten antolatzeko.
Martxoaren 8an, bihar, 24 bat gazte eta honanbeste gehitü paseatüko dira Hauze eta Lexantzüko karriketan jateko eske. Müsikalarietaz lagüntürik dirate eta dantza eta bertsuekilan eskertüko dütüe batzarri egiten düen etxekoak.
Egüerditan bildütakoa bazkari batekin partekatüko düe eta arrestiko 17etan gaztek ikusgarri bat proposatuko düe.
Ondotik aiharia dener zabalik, izenaren emaiteko 06 88 04 86 54.
Beñat Casenave eta Aitzina Mazusta antolazaletarik zonbait :
