Barkoxen dantzan izeneko erakusketa günea estrenatü düe neskenegünean.
Dantzaz goizaldi oso bat antolatü düe eta 50 bat pertsonek parte hartü düe. Gune hortan dantzaz hainbat panel ikusgai dira bakotxan argazki elibatetaz gain idazki bat agertzen da, izan dantzaren transmisioaz, arropetaz ala püntüetaz.
Justoki goizaldi hatsarrean püntüak eman dira Patronaje gelan, aitzindariek mostraka pübliko bat antolatü beitüe nun haur eta etxeko hüilantü diren. Mostrakaren ondotik beste oren batez galtoen pausatzeko eta arrapostü emaiteko denbora hartü düe.
Horren ondotik Barkoxeko arrabotüalat jaitsi dira denak han dantza zonbait eman eta gero Apezetxeko edo Uthurburu etxearen Floriana izeneko günearen estrenaldi ofiziala egin da.
Paneletaz gain, dantza so egiten ahal da telebistan hainbat ikusgarri, maskarada edota pastoraletako puzka elibat ikusgai beitira.
Azkenik Mailina Barbara Agorrek hontü düan komiki bat agerrazi düe hau ere dantzaz delarik, bai aitzindarien oharrekin baita hainbat marrazkiekin ere bai.
Prefosta züntzür bustitze batekin lüzatü da goizaldia.
Han bildü dütügü hainbat lekükotarzün :