1000 pertsona beno haboro Atarratzen neskenegünean !
Prefostak 3. Urtearentako antolatü düe Bekaturos egünaldia.
LGBTQIA+ komunitatearentako egünaldi bat da hau, eta erran behar da Eüskal Herri orotarik jente franko hüllantü da.
Libertate aide bat senditü da Basabürüko hiribürüan, eta gizartean ezabarazirik diren dibertsitateak ikusi ahal üken dütügü.
Bertso, dantza, musika, erakusketa, performantzia, orotarik ikusi da eta oro umore honean.
Arrestitan igaran den karrika üngürüak ere animaleko arrakasta bildü dü. Batukada bat, zigante bat, baigorriko txanbelariak, karro bat… Gaüza andana bat baziren ikusteko eta horrentako adin orotako jente hullantü da.
Gaüan ere ikusgarri eta kontzertüetaz gaudela surprisa zonbait agertü dira, Xiberotarrak taldeko kide zonbaitek kantore berri bat eman due, Itxaro Bordak olerki zonbait…
Erreportajea :
Bilana Alex Arzellus, Maide Hoki eta Jüje Thierry ekilan :
Jakin Bekaturos ez dela etsit ürrentürik, ostegünean Barkoxeko rugby taldea eta Les bascos alkartearekin filma bat hedatürik beitate Barkoxen. "Dans la melee" izenekoa, homosexualitateaz kirol hortan ari dena, 8a30tan.