Ardi eznadünen sailak, geroa baikorki ikusi nahi dü.

Inprimatu

Argazkia : Artzen Letona.Ardi eznadünen sailako partaideak bildürik ziren iragan ürrietaren 31an Xiberoan, Irabarneko gaztelüan. Ezne eta gazna ekoizpena ehüneko 4ez emendatü bada, ekoizteko fresen emendatzeak bilana baldintzatü düala erranik izan da. Ezne ekoizleen errebenioak, etxalteka, bataz beste 4000 euroz ttipitü dira. Hala izanik ere, ardi eznadünen sailako ardüradünek konfidantza etxekitzen düe eta esperantxa düe azaro erdian, Ossau Irati sormakaren promozionearen egiteko, telebixtan abiatüko den kanpañak frütüak emanen dütüala. 
Beñat St-Esteben Interprofezionearen lehendakaria :

Azkenik ekoizleen ikusmoldearen biltzeko egin den inkestak ere itxaropena emaiten dü. Lehenik parte hartzea hon izan dela erran daiteke, ekoizleen ehüneko 65ek arrapostü eman düe eta agertzen da, azken bost urteetan 148 gazte instalatü baldin baziren, hebentik 2017ala beste 191-ek instalatzeko nahiküntea erakutsi düela.