Algar Etxeki ordezka zerbütxüak, laborantzan aritzeko langileak txerkatzen dütü Xiberoan.

Inprimatu

Algar Etxeki, Xiberoan laborantzako ordezkatze zerbütxüa antolatzen düan alkartearen urte biltzarra egin da iragan astean Lakarrin. Alkarteak, berehün ta berogei ta lau kide zütüan, eta aurten beste hamabost jüntatü dira. Ixtripüen gatik lau ordezkak eta beste bederatzü eritarzünen gatik, orotara bi mila bederatzü ehün ta berogei ta hamabost oren ordezka kudeatü dütü. Azken urtetan zailtarzünak dütüe leküko ordezkarien atzamaiteko eta ondorioz  bide gastüak emendatü dira. Algar Etxeki alkarteak aholkatzen dü laborarier, ordezkarien txerkatzea beren üngürünean fres horien ttipitzeko gisan. Erretretan direnak edo etxeko gazteak ere ordezka sisteman sartzen ahal dira.
Christine Etxebest alkarteko kidea :