Euskal Herriko laborantza biologikoak bere labela ükanen dü.

Inprimatu

Euskal Herriko laborariek agroekologiaren bidean, garrantzi haundiko ürratsa eginen düe neskenegünean Xiberoan, Irabarneko gaztelüan eginen diren 6. Topaketen karietara. EHKO, Euskal Herriko agro-ekologiaren identifikatzaile berria edo labela abiaraztea hor erabakiko da. Bada jadanik sei urte, Biolur, Bionekazaritza, B.L.E, Landare Lurreko, Lur Bizia edo ENEEK bezalako elkarteak EHKOlektiboan elkarretaratü direla eta EHKO identifikatzaile berria, düala 4 urte hasi gogoetaren emaitza date. Neskenegünean desmartxaren izaera jüridikoa haütatüko da eta elkarteen arteko hitzarmena izenpetüko da.
Thomas Erguy BLE alkarteko kidea :