Manex bürü beltzaren lanaren emaitzak berehala agertüko dira

Inprimatu

Emeki emeki Bürü Beltza alkarteak, Manex bürü beltz ardi arrazaren salbatzeko abiatü züan lana aitzinatzen ari da.
Azken hiru urteetan, Urdiñarbeko ardi zentroarekin, arraza hontako ahari gazteak selekzionatü dütüe eta ardiak inzimanatü.
Laster lan horren emaitzak ükanen dütüe eta esperantxa düe ardiek ezne kantitate haboroxe emanen düela.
Bestalde, lan batzorde bat ere sortü düe, üdan artzaingoan ari diren langileak, negüan gure eskualdean egoiten lagüntzeko, ideia delarik urte batetik besteala langileen begiratzea.
Azkenik gogoeta bat ere abiatürik da Xiberoko Sindikatarekin, larrazkenean bortüaren besta baten antolatzeko.
Ximun Luku manex bürü beltz alkarteko presidenta: