Previous Next

Iragan kanpaina ederra izan da Ossau Irati sormarkarentako !

Inprimatu

4986 T gazna saldürik, ezne ekoizpena eta gazna salmentak emendatü dira iragan sasuan.

Haatik ezne ekoizleen heina eraisten da urte oroz bezala. Hartako 2021- 2022ko xedeetan date etxalteen transmizionearen lantzea.

Bestalde, INAOak eta partikülarzki konsümizalek galteginik, Ossau Iratiren barne, kontrola aitzinetik abisatügabekoak eginen dütüe.

Hortaz gain, oraitik goiti, laborariek eta eznetegiek pakatzen düen kotizazionea 5€/ butillakal (litrakal)-erat igan da.

Administrazio kontseilü berria izendatü düe ostiralean (21/10/29), azaroaren 26 an lehendakari berria izendatüko düe, Sébastien Astabiren ordaia. Azken bi urteetan laborari bat balin bazen, aldizkatzen direnez, ondoko bi urteetan eznetegiko ordezkari bat date.

Sébastien Astabie Ossau-Iratiko lehendakaria: