Previous Next

Laborantxa: Zerrealen eta honkailüen prezioak gora !

Inprimatu

Covid krisak prefosta ondoramena üken dü aktibitate hanitx eküratü beitira. Memento batez honkailü ximikorik ez da egin adibidez.

Bestalde energien prezioen goratzeak, partikularzki gasaren kasüan, ondorioak badütü honkailü azotadünen prezioan.

Azkenik, merkatü mundiala bilakatü denez, Txinak bere ekoizpenak bere barne kontsümoarentako begiatzen beitütü azken aste horietan, honkailuen stokak apurtzen ari dira.

Artoaren aldetik, geroz eta laborari haboroek metanizazioalat igorteko haütüa egiten düe, energia berdearen egiteko. Arto gütigo bada üsatüzko merkatüeta.

Galtoa gora eta ekoizpen gütik prezioak hegalarzten dutue.

Mendikoa kooperatibako langileak horik oro esplikatzen deizkü: