Seküla beno txori kuntazale haboro Organbidexkan

Inprimatu

200 txori arraza beno haboro orotarat…

Harrapakariak prinzipalki, bena ere amiamokoak, kürloak ala orano ürzoak kuntatzen dütüe.

Iragan üztailaz geroztik txori harahonakazaleen jarraikia eta kuntatzea segürtatü dü LPO edo Txorien Zaintzeko Ligak, Ipar Euskal Herriko hiru günetan:

Organbideskan (Xiberoan), Lizarrietako lepoan (Sara aldean) eta Lindux-en (Urepele aldean).

Badü orai 45 urte hasirik direla lanean eta hatsarrezko tentzioneak desagertü dira.

Lagüntzale gerogo eta haboro badütüe 30 urteen altexean haboroxik

Txori harahonakazale franko iragan dira aurten ere gure bortü gaine horietan, orotarat 80 txori mota desbardin beno haboro.