Previous Next

Xenda bazterretako lantareak ezagützeko parada Zeinülilirekin !

Inprimatu

Sylvie Baffalio Urdiñarbetarrak belarjakintza ebilaldiak antolatzen dütü Xiberoan gaindi.

ONF oihanetaz axolatzen den ofiziotik igan ondotik, bere jakintzaren partekatzeko gogoa üken dü.

Hortako, Zeinülili izeneko mikro enpresa sortü dü düala 5 urte.

Gija hortan, xenda bazterretako lantareak nola deitzen diren, nola ezagütü eta zertako baliatzen diren kontatzen dü Sylvie Baffaliok.

Ebilaldiak aski llabürrak dira, eskeintza ahal bezain zabala izan dadin. Mementoko, xiberotar güti hüllantzen badira, gogoa piztüko zeiela esperantxa badü.

Sylvie Baffalio-Zeinülili facebook ostoaren bidez edo 06 85 35 01 25 zenbakiaren bidez harekin harremanetan sartzen ahal zide.

Dagün ateraldiak dagün apirilaren 9 eta 12 an antolatürik dira.

Sylvie Baffalio :