Previous Next

Barkoxeko laborariak eta ekoizleak aitzinean jarri nahi dütü Barkoxe bizik !

Inprimatu

Barkoxe bizi alkarteak « astebürü baserritarra » izeneko egünaldiak antolatzen dütü agorrilaren 12 eta 13an.

Ostirale gaüez Coralie Artano-k bere tesia presentatüko dü. Laborari mündüan jakitaten transmizioneaz eztabaidatzeko parada badate.

Neskenegünean aldiz Barkoxeko karrika eta Maidalenako kartielan kurritüko zide, barrikada gisako ebilaldi batetan. Ahalaz bizikletaz kurritzea aholkatürik zaizüe.

Eküragüne bakotxean leküko laborariak, haien ekoizpenak bena ere kümitak : izan Buru Beltza alkartea, Andere Nahia edo orano Sauve qui Poule kolektiboa.

Egünaldia plazan ürrentüko da 7ak30tan herriko dantzariak, burger eta ardoarekilan.

Izena aitzinetik eman behar da izan egünaldiarentako edo gaüaldiarentako. Barrikadentako 5euroko lagüntza galteginik izanen da.

Pollo Pinque: