Atzo 200 bat jente bildü dira Pauen beren desadostarzünaren agerrarazteko.
DDPP edo Departamentüko Popülazioneen zaintza bülegoaren aitzinean zen junta goizan, bena ez da nihur ere agertü, salbü Xibero eta Baxen nafarroatik jin laborariak eta 22 traktür.
Erremorka elibat ere baziren, bena hütsik. Azkenean prefetarekin kausitü züen jüntala joan da jentea 2.30en altexean. Juntal hortala joan dira 9 ordezkari.
Arrestiko 6 orenetan da bilküra ürrentü, bilan ezkor batekin.
Prefetak ez dü deusetan gibel egin, dagün egünetan mail bat idatzi gei dü jakinazteko zertan jarraikiko düan. Jüntatik azpimarratü dena da prefeta beno üdüri züala DDPPa zela gogorrena, neürrietan ez igitü nahian.
Nicolas Bouillon süstengü taldekoa :
ELBko Enguerrand Knecht :
Battitta Sallaberry Ainharbeko kolektibokoa :
Prefetarekin bildü ondotik egin den bilana :