Front de gauche haütagei bat gure 4. bozka eremüan

Inprimatu

Robert Barreil Oloruetarra da Front de Gauche alderdiaren haütageia 4. bozka eremüan eta Hélène Ducarre Hazpandar laborarisa bere ordezkaria. Laborantsa ttipiaren zaintzean, zerbütxü püblikoen berantolatzearen alde bena ororen gainetik, hezkuntzari, osagarriari, alojamentüari baita energiari, eskübidea bermatüko düan gizarte alkartarzünago baten alde agertzen da Robert Barreil Front de Gauche alderdiko haütageia. Horrez gain, Eüskal Herriarentako Instituzione berezi baten alde agertzen da. Eüskararen ofizialtarzünaz ez dü bai ala ez ihardetsi bena "Hizkuntz Gütitüen Hitzarmenaren" izenpetzeko alde jarten da.

Entzün Robert Barreil Front de Gauche alderdiko haütageia :