Ondarkinen berexgünearen kontre tematzen.

Inprimatu

Auzi bide gehienak galdüak izanik ere, Xarrikota Peko Terre verte elkarteak ez dü zeditü nahi ! Sei urte badira orai Terre verte elkartea oldartzen dela  Bil Ta Garbi sindikatak Xarrikota Peko Mendixka günean eraiki nahi düan ondarkinen lürperatze eta tratagünearen kontra. Arte hortan hain bat auzi bide ideki zütüan eta gehienak kontra agertü zaützo. Orano biga zabalik baratzen badira, haleik ere ,tratamentü günearentzat egin behar diren lanak aitzina joaiten ahal dira.
Jean Bernard Serbielle alkarteko lehendakaria :

Azken bi erabakien haidürü bada elkartea, geroari bürüzko esperantxa ez dü galtzen, beitio, Bil Ta Garbik haütatü sistemak ez düala gerorik. Azkenik, baldin eta tratatzeko leküa zabal baledi, hüilantik begiaren etxekitzeko xedea dü Terre verte elkarteak, ez beita fida lürpealatzeko lanak ontsa eginen direla.