Marc Alliet, Xiberoko jentartearekin biltzen ari da.

Inprimatu

Atzoz geroztik Xiberoan da Marc Alliet Baiona, Lescare, eta Olorueko diosesaren apezküpüa. Kiristinoen ganat joanen da hebentik aitzina igantea artino, bena ere politika, ekonomia, kültüra eta sozial sailetako jenteen ganat. Helbürüa dü herritarren oharren biltzea eta elizaren mezüaren zabaltzea. Anartean bere ikusmolde gilbelkoïarentako ezagütürik den apezküpüa ministro baten gisan errezibitürik da.
Marc Alliet apezküpüa :


Bijitaren egitaraua haboro irakurri klixkatzez.

Ostegün hontan goizan Oskaxeko ürzo saretegian iraganen da eta Axuria kooperatifako kideekin bildüko da, axurkia txestatü aitzin. Arrestitan Spi Aero enpresa eta Epicerie Sociale delakoa bijitatüok dütü. 18.30etan meza emanen dü Maule Gaineko elizan eta ondotik kültür sailako ordezkariekin bildüko da.
Ostiral goizan meza emanen dü 8.30etan Urdiñarbeko elizan. Ondotik San Frantses eta Jeanne d’Arc ikastetxeak bijitatüko dütü. Arrestitan Chaumes gaznakagia bijitatüko dü eta espartin egileen ganat joanen da. Gaüan paropiako lagüntzaileekin bildüko da.
Neskenegünean, meza emanen dü 8.30etan Ezpeizeko elizan, Mauleko merkatüan iraganen da, eta Ahüzkin bazkaltüko da. Arrestitan kirol mündüko jenteekin bildüko da eta gaüan Pitzgarriko kideekin.
Azkenik igantean, meza emane dü Maulek elizan 10.30etan.