Eüskara bizi dadin.

Inprimatu

Eüskararen alde beste ürrats bat egin dü Xiberoa Herri Alkargoak, Euskararen Erakunde Püblikoarekin züan hitzarmena arraberritzez. Hebentik aitzina Herri alkargoan lanpostü oso bat bada hizkuntza politikaren garatzeko. Lehen, Xiberoan Eüskaraz Bai alkartean ari zen Marie-Josée Thornary da animatzaile berria. Eragile pribatüen lagüntzea date bere lana. Beste eüskara garatzaileak ere lagüntüko dütü, Herriko Etxe edo beste alkargoak. Atarratzeko Zerbütxügünetik lanean ariko da. Urte ondarra gabe, Egüberri gaiaz, plaketa bat banatürik date Xiberoko saltoki güzietan.
Frantxoa Maitia E.E.P-ko lehendakaria :

 

Herri alkargoa eta E.E.P-ren arteko partaidetzarekin, gazteen eretzeko eüskararen transmizioa segürtatü nahi da eta bizi sozialean eüskara hedatzeko nahiküntea bada. Eginbeharren artean atzamaiten da, eüskara hedatü alkargoan eta eramaiten dütüan esküdüntzetan (ekonomia, gazteria, ondarkinak, haurtzaroa....), Herrietan eta botingoetan eüskara hedatü, eragile pribatüak lagüntü eüskararen presentzia handitzeko, eta transmizioaren garatzeko, eüskararen baliapena hedatzeko inganio, irrati eta argitalpenean EEP-k eramaiten dütüan xedeetan parte hartzez.