Israëleko ekoizpeneri boikota, BDS Xiberoak beste ekintza egin dü.

Inprimatu

Irailaren 11an, iragan neskenegünean, BDS Xiberoa (Boycott-Désinvestissement-Sanctions) taldeko hamar bat militante, Mauleko supermerkatüan sartü ziren, Israëleko ekoizpen salmentaren salatzeko. Boikotari esker esperantxa düe Israëlek eramaiten düan kolonisazioa, benefizio emaiteko ordez, kario kostatüko zaiola. Herritar güziak deitzen dütüe boikot kanpaña hortan parte hartzeko.