Alain Lamassoure Sohütako ikastolan

Inprimatu

Ostirale hontan (barantailaren 12) Alain Lamassoure UMPko haütetsia Sohütako ikastolalat agertü da bi egün lehen jakinaraztez jinen zela. Ez zen deüs ere hitzemaitera horra, bena bai kanpainaren baitan kasetalariak biltzera. Hiru galtoetaz bere iritzia jakin nahi izan dügü.
Eüskara
Eüskararen alde egin düan lana azpimarratü nahi izan dü, bereziki Eüskararen erakunde püblikoaren sortzea aipatzez. Hortaz gain, Europako hizkuntza gütitüen hitzarmenari etxekirik dela erran deigü, ez berriz eüskararen ofizialtarzünari (ez dü hain argiki erran bena alkarrizketa behatzen ahal düzüe heben pean.
Batera
Eskualdeetako haüteskundeekin batean, irratian jadanik aipatü dügün bezala, Baterak eüskal institüzio baten üngürüko galtozkatze bat antolatü dü. Hortaz bere iritzia zinez argi da, kontre agertzen da, bere ustez frantses lürralde antolaketa erreformak ekarriko beilüke leküko ezagüpen azkarrago bat (hori ere entzüngei alkarrizketan).
AHT
Lapurdin iraganen litzatekean Abiadüra Handiko Trenbideaz ere argiki erraiten dü alde dela. Oraiko trenbidearen moldatzeaz galtoa pausatü deiogülarik, ihardetsi dü trein hori tramway eta trein arteko zerbait bilakatüko dela, Baiona eta Donostia arteko lotüra gisa. Trenbide berria aldiz, beste argüdio zonbaitez gain, merkantzia bidetik trenbidealat iragaiteko manera hoberena dela segürtatü dü.
Entzün Alain Lamassoure (UMP) eüskararen üngürüan eta Bateraz mintzo :


Entzün Alain Lamassoure Abiadüra handiko trenbide xedeaz mintzo :