Xiberoa herri alkargoak 2016ko lehentarzünak finkatü dütü

Inprimatu

Xiberoa, herri alkargoako biltzarraren aipagei nausia izan da 2015 eko kontüen honartzea eta 2016 eko lehentarzünaren aipatzea.
2015 eko büdjeta ontsa zaintürik izan da, uste beno hobeki ere, alde batetik ustegabeko sos sartzeak izan direlakoz eta bestaldetik , zerbütxü esberdinetan ekonomiak egin direlakoz.
Halerik ere , ikusten da sail zonbait sos galtzetan direla , haurzaintegiak eta ere pizina horien artean.
2016 an , inbeztizamentüek jarraikiko düe ; laborantsa etxalteen mintegia (pépinière), Maule eta Atarratzeko osagarri etxeak eta ere zerbütxü güneen arra freskatzea.
Bestalde, eskolen zerratze mehatsüa aipatü da ; hautetsiek erabaki düe prefeta , depütatü eta senatariaren gana joaitea.
Azkenik , alkargoako haütetsi zonbaitek beren arrenküra plazarratü düe , Axuri koperatiba eta Mauleko abatoir aren arteko güdükan. Galtegin düe haütetsien arteko lan talde baten plantatzea ,afera horri elkibide baten atzamaiteko.
Horiek orro aipatzen dütü lehendakari orde den Jean Peie Iriartek: