Previous Next

"Mügarik ez Eüskal Herrian !"

Inprimatu

130 bat pertsona bildü dira igante egüertan Ütürzeretako lepoan Larrainen !

Denbora ez bazüen alte ere, EHbai-ek deitürik Xiberotik, Erronkarritik eta Zaraitzutik jinik hautetsiak eta herritarrak numbrean bildü dira.

Urtarrilaren 8tik Paueko prefetak Nafarroa, Baxe Nafarroa eta Xiberoa lotzen dütüan bideak zerratzea deliberatü züan. Islamiar terrorismoaren mehatxüa aitzaki gisa hartzez, San Martiko harriko eta Ütürzeheretako lepoak zerratü zütüan.

Herritarren eguneroko bizian dütüan ondoramenak ohitaraziz, Eüskal herrian mügarik ez dela honhartuko oihüstatü düe manifestalariek.

Nafarroako gobernamentüari baita Ipar eüskal herriko alkargoari galtegin düe honen alte agertzea eta Frantziari bere debeküa eküaratzea.

Ekimenaz baliatü dira ere azpimarratzeko hegoaldeko eta iparraldeko herrien arteko harremanak indartzeko nahiarekin jarraikiko duela.

Erreportajea hebentxe behatzeko :