Pierre Etchecopar haütagei Atarratzeko kantonamentüko bozketan

Inprimatu

Pierre Etxekopar Front de Gauche alderdiaren haütageia izanen da dagün martxoan iraganen diren Atarratze kantonamentüko bozketan. Kantonamentüa egoera txarrean dela uste dü, ekonomia sailan ez beita xede handirik eraikirik izan azken urteetan. Kontseilü Orokorrak, Herriak bide egiten lagüntzeaz gain, xede ekonomikoak eta gazteentako etxebizitzak egiten lagüntü behar lütüke. Laborantsa sailan, Pettarra eta Basabürüaren arteko alkarkidegoa builtarazi behar dela gehitzen dü, arartekarik gabeko merkatü baten antolatzez. Beste hanitxek ez bezala, bere kandidatüra koherentzian bermatzen dü. Euroagintearen adibidea hartzen dü erraitez, alderdi politiko haboroxek Aurore Martineri süstengüa eman deioe, ata Frantzia eta Europa mailan Euroagintearen alte bozkatü züelarik. Azken 20 urteetan bürütü den politika ültra liberalaren aitzinean haütü argiak egin behar direla gehitzen dü eta bozkan baieztatüko direla esperantxa dü Pierre Etxekoparek.
Entzün Pierre Etchecopar Front de Gauche alderdiko haütageia :