Previous Next

Biarno eta Eüskal Herriaren arteko bozka eremüan Frantziako gobernüko gehiengoa aitzinean !

Inprimatu

Annick Trounday Ensemble aliantzakoak %26.65a kausitü dü eta NUPES eskerreko aliantzako Iñaki Etxanizek %24.07a. Hauek biak dirate ordüan bigerren üngürüan.

%20.27arekin Julien Lassalle gibeletik horra da , Jean Lassalle bere anaiaren leküa hartü züan « resistons » alderdiarekin. Julien Lassalle ez da bigerren üngürüalat iganen ordüan.

Ondotik horra dira, %11.61ekilan esküin mütürreko RN alderdiko Silvyane Lopez eta %10.05ekilan EHBAIeko EGoitz Urrutikoetxea.

Gibelean aldiz, Zemouren alderdiko Margaux Taillefer (%3.53), Kabaleentako alderdiko Valérie Bouchard (%2.16), Carlos Ribeiro Lutte Ouvrière (%1.28) eta Paul Darnet alderdi animalistetik (%0.40).

Azpimarratü behar da Oluetik Hazparnerat hedatzen den 4.bozka eremüan abstentzionea %44.95eko izan dela.

Gaüaldiaren bildüma:

Annick Trounday:

Iñaki Etxaniz:

Egoitz Urrutikoetxea:

Julien Lassalle:

Jean Lassalle: