Previous Next

Espekülazioaren kontrako manifa Maulen neskenegünean !

Inprimatu

Xiberoko Espekulazionearen Kontrako Kolektiboak (XEKK) neskenegün hontan manifestatzera deitzen dü.

Lakarriko manifestaldiaren ondotik sortü den talde honek 2. aldikotz karriketara joaitera deitzen dütü jenteak.

Hitzordü horiekin jenteen konzientizatzera espero düe. Eta hola saltzaileek urte osoan bizi direner saldüko dütüela etxebizitzak. Egünko salmentek biharko herria eraikitzen düela diote eta ohitarazten düe 2. Etxebizitzak diren etxeak direla hebenko ekonomian parte hartzen ez düen etxeak.

Abiadüra hontan jarraikitzez, egünko saltzaileen haurrek ez düela erosten ahalko etxerik diote. Horrentako, hitz ordüa emaiten düe neskenegün hontan 11 etan Mauleko Ava higiezin agentziaren aitzinean.

Dorothe Nabarra eta Joanes Etxebarria :

Tags: , , ,