Previous Next

Martxoaren 8a emazteen borroka egüna !

Inprimatu
Urte oroz bezala milaka emazte karrikarat eraitsiko dira haien eskubideen aldarrikatzeko. Jentartean ützi zaien errola, lan baldintzen desorreka, emazteen kuntreko bortizkeria, prekaritatea… gei hanitx baratzen dira jorratzeko !
Xiberoan düala 5 urte feminismoaz eta emazteen problematiketaz mintzatzeko talde bat sortü zen. Emazte eta gizonak boti plazarat haien arrenkürak eta galtoak elki nahi dütüe !
Claudine Arancet kolektiboko kidea gure kümita zen :
Gaur gaüko 19ak30 Atharratzeko Prefostan gaüaldi bat antolatzen düe : lehenik aihari bat eta ondotik « Debout les femmes » François Ruffin-en filma hedatürik date.