Previous Next

1000 bizizale haboro dagün 10 urtetan

Inprimatu

Etxe indibidüalak 2000 m2 ko zelai batetan eraikitzera fini da !
PLUI edo Plan Local d’Ubanisme Intercommunal 10 urtentako güne eraikigarriak haütatzeko eginik dira. Horiek dütü definitzen ze oihan puska, ze laborarntxa lür, aktibitate ekonomiko edo bizigien eraikitzeko erabilten ahal diren.
2 urte jadanik ari direla diagnostika egiten :  xiberoan geroago eta jente gütiago badira, laborantxa ere ttipitzen da. 400 etxe huts badira…
Diagnostika egin ondotik helbürüak adostü dütüe haütetsiek, herri bakotxari garatzeko paradaren üztera, eta 1000 biztanle irabaztera ondoko hamarkadan.
Legeak norabideak emaiten dütü, hala nola 50 hektara baizik ez dirate kontsumitzen ahal xiberoan. Eta etxebizitzak ez dirate haboro isolatürik eraikitzen ahalko bena bai beste bizigien kantüan.
Lehen bilkura pübliko bat eginik izan da asteartean Gotainen, eta beste bat bada arrats hontan Altzain 7etarik goiti.
Ekarpenak egiten ahalko dirate hor, eta bestenaz interneten bidez dokumentü güziak ikusten ahal dira bai eta ekarpenak egiten. https://www.plui-soulexiberoa.communaute-paysbasque.fr/
Jean Peille Iriart Xiberoko poloko ordezkaria :