EH Bai Basabürüan

Inprimatu

Atarratzeko kantonamentüan seigerren haütagei bat ! Urtarilaren 24an, Eüskal Herria Bai-en haütageia eta koalizio abertzalearen ildo nausiak plazaratürik izan dira. Gillen Iriart dügü haütagei gazteena 28 urteekin. Ariège eskualdean sortü eta bizi izan da ikasketak ürrentü artino. Xiberoalat jin da bizitzera bere erroak Larraiñen beitütü, eüskara ikasi eta segidan parte hartü dü mugimentü sozial, politiko eta kültüraletan. Ildo hortarik bere haütageitzak koherentzia dü EH Bai-en kanpainarekin eta idei horien zaintzeko prest agertzen da. Ardatz nausiak dira : lürralde erreformaren kari, Iparraldeko kuadro instituzional baten lortzea ( Bateraren emaitzak baliatüz); eüskararen süstatzea galtzen ari beita; laborantxa azkartzea eta herrian bizi, erran nahi beita Xiberoan lan, bizi eta zerbütxü pübliko baten ükeitea. Ürrentzeko, haütageitza honen berezitarzüna da bigerren haütageia Aurore Martin Mauletarra dela. Abentü ürrentzeaz geroztik gorderik da, Espainiaratzeko euro agindu baten mahatsü pean. Gillen Iriartek baieztatü deikü lehen ikusmolde batetan haütagintza hau sinbolikoa dela. Bena Aurore Martinen nahiküntea da, orai artino eraman düan lan politikoaren jarraikitzea bena baldintza gogoragoetan.

Entzün Gillen Iriart Atarratzeko EH Bai alderdiko haütageia :