Mauleko ospitalea züzendari bat badü orai !

Inprimatu

Azkenekoz, agorrila atsarreaz geroztik Mauleko Ospitaleak züzendari bat badü!!! Baziren hilabeteak züzendaririk gabe ebilten zela ospitalea, eta Olorueko ospitaletik küdeatürik zen. Guadalupa uhartetik heltü den Nicolas Campestre, 45 urteko gizona da orai ardüradün berria. Egün oroztako küdeaketaz gain, bi xede haundi bürützeko izanen dütü, lehenik adinetakoen etxearen arra eraikitze xedea eta bigarrenik ospitalean kokatüko den Artatze Etxe xedearen jarraikitzea.

Entzün Nicolas Campestre züzendaria :