Kürütxe gorrian aktibiateak eta lagüntzaleak emendatzen dira 2016ko

Inprimatu

Biltzar nausi baikor bat egin dü Xiberoko kürütxe gorrien alkarteak.
Aintzineko urtean 30 lagüntzale  balin baziren aurten 41etarat igan dira.  Aijago ariko dira proposatzen dütüen aktibitate, formakuntza edo lagüngoaren plantan ezarteko.
Sosen aldetik ere, nahiz eta sos lagüngoak apürtü diren, lehen bezain beste eman düe beharretan direner.
Azkenik dagün urteko berritarzün zonbait badütüe. Erakasleen taldeak ikasleen lagüntzen jarraikiko dü eta azterketak prestatzen lagüntzeko talde bat gehitüko da, izan eskolako azterketa  edo lan edireiteko.
Bestalde jarraitzen düe müble, jauntsi edo beste gaüza saltzen beren egoitzan, hots Mauleko ospitale kantüan.
Xehetarzünak Catherine Hameles-Madranges eta Chantal Gillettekilan :