Téléthon Xiberoan abentüaren 3 eta 4 an

Inprimatu

Miopatien kontrako frantses alkarteak builtarazirik, Téléthon delakoa Frantses Estatü osoan iraganen da abentüaren 3 eta 4 an. Aurtenko Telethona Pauen hasiko da eta üngürüko animazioniak hüillanetik jarraikirik dirate. Heben ere, beste urtez bezala, xiberotarrak andanaka mobilisatüko dira eta beren bihotz zabala erakutsiko düe. Aurtenko berritzapenetan, sos pausatze günetan informazione helarazirik date sos emaileer, zehazki explikatzeko zertan eta nola baliatürik den sos biltze hau. Gure bi kantonamentüetan, zer nahi inganio antolatürik dira, eta zonbaiten aipatzeko ohart etxekiko dügü ostegün gaü hontakoa Mauleko paropiaren gelan. San Frantses ikastetxeko ikasleek kontzertü bat eskentüko düe abentüaren 2an gaüko 20.30etan. Ostiralean abentüaren 3an,  Altzaiko elizan kantaldi bat igaranen da gaüko 20.30etan, non ere Errejentak, Ainerak, Pascale eta J.Louis Aranbürü, Sophie Larrandabürü, Eric Alçacèbe, Nikolas Urruti, Jean Bordaxar, Ttuttu Luro, J.Noel Pinque eta Robert Larrandabürü besteak beste kantatüko düen. Neskenegünean abentüaren 4an, üsatü bezala, ebilte batek Basabürüko Herri haboroxenak zeiharkatüko dütü. Egün osoan Atarratzeko eta Mauleko plazetan animazione franko proposatürik dirate Telethonaren alde.
Entzün Eric Gaudin Mauleko kantonamentüan Téléthonaz ardüratzen dena : :


Entzün Pierre Burjer Atarratzeko kantonamentüanTéléthonaz ardüratzen dena :