Previous Next

Egünoroztako arrenküekin muzteko geroz eta haboro dira yoga egiten düenak !

Inprimatu

Badü urte bat Zalgizeko Theresak yogak kurtsoak emaiten dütüala.

Korpitzari arra lotzeko manera bat da yoga. Egünoroztako ritmatik muztea proposatzen dü: korpitzaren parte desbardinen lüzatzearen egitez, hatsaren hartzearen gainen konzentratzez eta tentsionen apaltzearekin adibidez.

Herrik laborarixen iniziatibatik partitürik kurtso emaiten hasi zen. Herriko dantzarientako proposamen fisikoago baten proposatzez ere.

Aurten Atharratzen kurtso emaiten hasi da. Bere kurtsoak hein oroer zabalik dira, azpimarratzen dü suplezia ez dela beharrezkoa yogaren egiteko.

Kurtsoak ATHARRATZEN:

Astelehenez: 12.45 orenetarik -13.15 orenetarat, beste kurtso bat: 19o - 20.15 onetarat

Astehartez: 19o -20.15o

Asteazkenez: 9 o- 10o: kaiderengainen

Ostegünez: 19.15 o - 20.30 orenetarat: barnago den kurtso bat.

Ostiralez: 9.30 - 10.45 orenetarat.

30€ hilabetea + 19€ alkartearentako/urtean.