Pitzgarri alkarteko sartzea

Inprimatu

Pizgarri alkarteak bere sartzea egiten dü ürrieta hatsarrean. Ttipienetarik hasiz, 18 urte arte düener eskentzen dütü bere inganioak. Izan dadin talier, jokü ala algarren arteko solasaldi kürütxadak, gazteen arteko algar ezagütza düe helbürüa bai eta Xiberorari bürüz gazteek dütüen ezagützaren zabaltzea. Kasü hontan, Ikastolako haurrak saldoan izatez alkartean, horiek düe beren heinean, eüskaldün ez direner hebenko kültür eta mintzajeaz  berri emaiten. Azia alkartearekin ere lotüra hüillanak badütü, alkarte honen bidez Pitzgarrin diren gazteek Aziaren experientzia baliatzen ahal beitüe hein bat sailetan. Bestalde, Thesen den batzarri günean egonaldiak egiten dütüe, bereziki Europa osotik horra diren heinbat gazteekin kürütxatzez. Azkenik, Altzai eta Barkoxeko haurrer, eskentzen deitze ere antzerki talierrak.

Entzün Maite Hirigoien Pitzgarri alkarteko süstazalea :