XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Jakitatea belaunaldiz belaunaldi igaraiten!

Aintzineko astehartean, Outil en main alkarteak urtearen lüzaran egin dütüen eskülanak erakutsi dütü Bildozeko eskola ohian. Eskülanen gustüa eta jakitatea igaranarazteko xedez, astearte arrestiri oroz bildü dira 9 eta 14 urteren arteko haurrak. Hirunazkako 3 talde plantatzez, joskintza, mahastürügoa, edo hargingoaren ikasteko, erakasle zonbaiti esker. Horietarik bata da Mixel Arotze:

Azkenean Agerriak bere bortak zabaltüko dütü

Mauleko Kontseilüa igaran ostiralean egin zen. Bazkoko hitzemanik, azkenean üztaila honen 10ean dütü Agerriak bere bortak lehen klienter zabaltüko. Lehen ürrats batetan, 12 logela prestik izanen dira. Egoiliarrer, goizanko askaria emanik izanen bazaüe, larrazkenean baizik ez da jatetxea zabaltüko. Bai eta, ontsalaz, beste kanbera zonbait ere. Haatik, Agerriaren geiak hautsak harrotü dütü Mauleko Kontseilüko bilküran, oposizioneak aüzapezari ogen eman beiteie herriko langileen Agerrian enplegatzea, hau arauezkanpo delarik. Azkenik, üztaila honen 8an, Agerrian egin diren lanen bisita egiten ahal dateke. Mixel Etxebest :

Louis Labadot :

Laborantxa mintegiko baratzekiak salgai!

Sarrikotapeko 'Xokoberri’ etxalteko laborantxa hazgian lehen baratzekiak salgei izanen dira ondoko egünetan. Urte hatsarrean, Xiberoa-Herri Alkargoak, sortü züan lehen laborantxa hazgia hori. Honen helbürüa zen laborantxan plantatü nahi düanak,güne hortan esprabüaren egiteko parada üken dezan, 2 edo 3 urtez. Alkargoak bera gain hartu dü etxaltearen plantan ezartea eta Trebatu alkarteak, aldiz, baratzezainen jarraikia. Gisa horrez dira 2 baratzezain lanean ari barantailaz geroztik eta 4 berotegietan, baratzekiak ejerki ari dira handitzen. Asteazken eta ostiralez, etxaltean berean proposatzen dütüe baratzekiak. Marie eta Julien baratzezainak :

Üdan ere bada gaüza hanitx badira egiteko San Martiko Harrian!

San Marti Harriko üdako sasua üztailaren 13an abiatzen da Pass berri eta errota lodietako pirripita edo bizikleta elektriko berri batekin. Lou Pass’ izeneko sartzeari esker, 15 eurorentako, San Marti Harriko libertimentüetzaz gain, üngürüko jatetxe eta kültüra hitzordüetara joaiten ahal dateke, 6 egünez. Aste batetako Pass horrez gain, beste bat badate sasu osoarentako, 30 eurotan. Libertitzekoen aldetik, üsatüzko trotineta, telejargia, jauzteko güne, lerratzeko tresnak, bai eta, aurten lehen aldikotz, errota lodiak dütüan pirripita elektriko bat proposaturik date. Libertitze horik oro agorrilaren 27ala artino badirateke. Marina Davances komünikazione ardüradüna :

Hur xenda ikusgarria berehala prestik!

« Hur Xenda » izeneko ikusgarria emanik date Muskidin, dagün arramaiatzaren 16 eta 17 an. Ikusgarriaren geia da da transmizionea, eta dantzaren bai kantorearen bidez mezü desbardinak iganaraziko dira. Zazpi jenteren arteko istoria da eta honek kontatzen dü latsagia baten kantüan igaraiten ziren berrikatzeak.Orotara, 90 bat herritarrek parte hartzen düe antzerki hontan eta gaüaldiaren lehen partean Gipuzkoako Idiazabal herriko jenteek plantatü ikusgarria emanen da. Sartzeak dagün astetik haste erosten ahalko dira heben edo Maule-Lextarreko XiberoBio salgian, eta ere Atarratzeko M.aude saltzegünean, Urdiñarbeko Chistera ostatüan, Donapaulen : pret a porter Chantal, Garazin ostatü saltegi Paris eta Kanbon Duhour iken optikan ! Xehetarzünak oro Josette Boscq eta Xabi Elgartekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan