XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Haurtzain etxe bat Ezpeizen setemetik goiti!

Dagün setemean haurtzain etxe berri bat zabaltüko da Ezpeizen. Julie Haristouy eta Félicia Martingorena bi haurtzain gazteek bi haur etxekitzen ahalko dutue bakotxak eta 6 hilabeteren bürüan bakotxak haur bat haboro begiratzen ahalko dü. Setemearen 4ean bere bortak zabaltüko dütü : Felicia Martingorena eta Julie Haristouy :

Emmaus Lescarreko herrixka alternatiboa!

Frantziako Emmaus herri handieneko bürüzagia den Germain Sarhy Xiberoan günüan igaran arramaiatzean. Hortaz baliatu ginen bere egingeiaz eta komünitateaz mintzatzeko. Ondarkintegi bat düe Lescarreko herrian joanarazten. Hola, 300 eta 600 botüraren artean hüsten dütüe egünoroz. Biltzen ahal düena oro biltzen düe eta saltzen prezio apaletan. Horrentako 150 bat pertsona bizi dira leküan berean eta baratze bat, ostatü bat, jangia bat… eraiki düe. Urtoroz ere kültüra hitzordü zonbait (Festibala da horietarik ezagünena) antolatzen düe bai eta honbeste bat mintzaldi ere. Komünitatean edonor sartzen ahal da eta hainbat lan eramaiten dütüe beste alkarteekin, Bizi edo Euskal Herriko Laborantza Ganbara bezalakoak. Herrixkaren hobeki ezagutzeko herriaren bürüa eta sortzalea den Germain Sarhyrekin mintzatu gira :

Zinkala jente andana hüllantü da Mauleko besta püntüan

Ostegünetik hasirik, ontsa ürrentü dira Mauleko bestak. Mauleko ostatüak güti badira, orano gütiago dira animazione zerbait antolatzen düenak. Horietan bada Zinka ostatüa, alkarte batek joanarazten düana. Urtez-urte bere fama handitüz joaiten da, kantore, bertso , kontzertü , zikiro eta dantzatzeko paradak eskentzez. Ximun Uthurralt han günüan eta erreportaje ejer bat egin deikü:

Barkoxen Xips-ak ere bai egiten dira!

Etxen egin mozkinak bestelakatü ! Hala zoin xederekin, Barkoxen laborari plantatü den David Etxekopar ‘Attuli'. Eskolatzeak ürrentü ondoan, etxerik kanpo lan egin dü urte zonbaitez eta erabaki dü etxekoen etxaltearen arrahartzea. Ideiaz beterik, etxaltean egiten zena arra-ikusi dü eta bere gustüko dütüan mozkinak egiten dütü. Hala, ardiak ützi dütü behiak hazteko eta horien aragiaren bestelakatzeko, erran nahi beita janari adelatüak edo ere aragi idorra. Eta oraikoan lür sagarretara plantatü da, "chips" delakoen egiteko. David Etxekopar ‘Attuli' :

Arzallus, Christy eta Murua bihar bertsotan ariko dira Maulen!

Urte oroz bezala, Herrira-k bertso bazkari bat antolatzen düe üztailaren 14arekin. Amets Arzallus, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua jinen dira poteo eta bazkariaren alageratzen. Azken urteetan bezala, hitzordua 12tan date Mauleko kürütxe xurian. Hortik ostatüz ostatü joanen dira bakotxan bertsolariak libroki ariko direlarik.Trikilari ta beste müsikalariak ere hor dirate giro berotzeko. 13etarik goiti bertso bazkaria hasiko da Zinka ostatüan. Hor Xan Alkat eta Joanes Etxebarriak huntü dütüen gaien üngürüan ariko dira bertsolariak, bena behazaleek ere beren gaiaren proposatzeko parada dükie. Hitzordua ostiralean, mauleko kurutxe xurian 12tan, bertso poteoarendako edo 13etan Zinka ostatuan bertso bazkariarentako; horrentako izena eman: 06.81.63.11.45ra deituz. Xehetarzünak oro Joanes Etxebarriarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan