Xiberoko Botzako Web günea

Inprimatu

www.xiberokobotza.org web güneak 10 000 bisitari üken dütü urte batez. Badü urtea orai, Xiberoko Botza irratiaren web günea arraberritürik izan dela, eta nahiant oroek, egünoroz, Xiberoko aktüalitatearen berri hartzen ahal dü. Bisitari zenbaki hori eta urte batez egin izan den lana azpimarratzeko gisan, Xiberoko Botza irratiak argazki erakusketa bat estrenatü dü igaran ostiralean, Mauleko Hondarearen etxean. Web güne hortan atzamaiten ahal düen argazkiak dira. Nahi badütützüe argazkiak ikusi, ez düda, azaroaren 6 artino badüzüe horien sogiteko, edo bestenaz, www.xiberokobotza.org helbiderat joan.

Entzün Joanes Etxebarria, Web güneaz urte batez axolatü dena :