XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Eüskararen ikastea kantorearen bidez

Mintza kanta ! Düala 2 urte Gotainen abiatürik, orai Mauleko Hebentik-eneala jinik da, dinamika sendotzeko baita zabaltzeko ere.
Zonbait hütsetik abiatürik, beste zonbaitek gaü eskolan ikasirik, kanpoan erabili edo eman nahi ; oro jüntatzen dira, kantoreen üngürüan.
Bena jakin trago batekin, eta bakotxak ekarten düan hatiarekin 2 orenak zale iragaiten dira beti.
Arren hitzordüa oroer zabalik "mintza kanta"-rentako astearte oroz Mauleko Hebentik-enean. Arrestiko 6etarik 8tara.
Mixel Etxekopar:

Etxahunen ekarpena nolakoa izan da?

Xiberoko hitzordüen aldetik, Eüskararen urtaroa ostiral arrats hontan ürrentüko da. Etxahun Iruri eta ützi düan ondarea dirate aipageiak. Hortako hitz eta kantoreak dirate ekeiak.
Aurten 40 urte eginen dü Etxahun Iruri koblakari, pastoral idazle eta kantore honzalea zentü dela.
Idatzi dütüan kantore eta pastoralen bidez egin düan ekarpenaz hitz egiteko bildüko dira : Jean Pierra Recalt, Lüxi Etxecopar, Allandu Etxahun, Mixel Arotze, Mixel Etxekopar, eta Maider Bedaxagar .
Parte harzale horiekin, eztabadatüko da zer ondare ützi deikün, bai eta aipatüko, egünko eüskal kültüran bere lanak zer ondorio üken düan.
Arren hitzordüa emanik da ostiral arrats hontan 8:30tan Iruriko herriko gelan.
Ttittika Rekalt-ek dü gaüaldia animatüko:

Xiberotarrak taldeak arrakasta badü 2. diskarentako

Xiberotarrak taldearen kantaldiala joan nahi bazinden igante arrestia düzüe azken parada ! Kantaldian Azken diskako 16 kantoreen ezagützeko parada badükezüe. Diska horren grabatzeko, eta ondoko arranjamentü edo moldaketen egiteko Oihan Oliarj Ines-en lagüngoa uken düe. Harentako lan hori berezia izan da, orai arte egin zütüen lan oroetan müsikalari gisa taldeetan parte hartzen beitzüen; aldi huntan ez. Bestalde kür eramaile gisa Laura Etxegoyhen-eri dei egin düe. Neskenegüneko kantaldiarentako berantegi bada, jakin igantean arrestiko 3etan emanen düela beste kantaldia, Oihan eta beste müsikalariekin, hots diskan bezalatsü; hor lekü bakant zonbait baratzen dira, Xibero Bio…. eta irratia behatzen badüzüe irabazgei dirate! Oihan Oiliarj- Ines :


Laura Etchegoyhen :

Abdelkader pastorala aurkeztürik izan da Ürrüstoin

Dagün üdan pastorala emanik date Ürrüstoi Larrabilen ; Pettarreko 4 herrien artean ; düala 12 urte bezala, Ainharbe, Ezpeize-Undürüine, Sarrikota Pea eta Urrüstoi Larrabile jüntatü dira pastorala emaiteko. Jean Louis Davant-ek idatzi dü pastorala eta haütatü dü Abdelkader Aljeriar abertzalearen historia kontatzea ! Arrazu bat beno haboro eman dütü geiaren haütatzeko, horietan, 103 euskaldünek bizia galdü züen Aljeriako gerlan, berak 27 hilabete igaran zütüan Aljerian. Abdelkader bühürtü zen Frantziako armadari 15 urtez eta gero 5 urtez presuner egon zen Frantzian eta bere bizia ürrentü züan Siriako Damas-en. Battitta Berrogain izanen da errejenta eta Sophie Larrandaburu-k kantoreak eramanen dütü ; Pastoralaren mustrakak abiatüko dira urtarrilaren 11an. Jean Louis Davant idazlea :


Battitta Berrogain :

Allande Uthurralt :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan