XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Izan dadin sare soazialetan ala untsa Kantaldietan, animaleko arrakasta bildü düe Anuxka eta Léak.
Xiberoko bi neska horien istoria hasi da düala urte bat, Frantxoa Caset-ri esker.

Anuxka eta Léa-ren berri hartü dügü :

Previous Next

Eguzkilore konpania horra da Alozeko ikastolat etxekoek kümitatürik. Maika Etxekopar izan da Pierre Depalmade-en antzerki horren taula züzendaria.

Hitzordüa apirilaren 21an arrestiko 4 orenetan Alozeko gelan, sartzea 10 eurotan 14 urte gorakoentako, dohainik haurrentako.

Koblaka gaüaldia Larrainen ostiralean

Xiberoko koblakariak iratzarri dira bedatsearekin !
LAU SASUAK deitzen da xiberoko koblakariek eraiki düen hitz ordü berria.
Xiberoan Koblakaren hedatzeko xedearekin abiatzen dira.
Hartakoz Larranen proposatzen düe lehen hitz ordüa bertso aihari batekin ostirale huntan apirilaren 19an
Larrañeko eskolako etxenkoek apaidüa prestatüko düe.
Izena eman behar da aitzinetik Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. ala 0630863879

 

Xiberoko koblakarien gana hüllantü gira: 

Kiki and lucky eta Niko Etxart ostiralean Zinkan

Bere formazione berriarekin horra da ostirale hontan Maulera. Rock, reggae, Funk, eta beste estilo hanitxetako kantoreak arrahartzez.

Xehetarzünak Kiki Graciet ekilan :

Kontzertuak 8ak30tan hasiko dira Zinka ostatüan.

BRILILI taldea aidatü da!

BRILILI taldea aidatü da !
Aste ondar huntan lehentze eman dü bere ikusgarria BERRITZA dantza alkartearen talde berriak.
Koloretsü alagera bizi eta moderna, xiberoko dantzari gaztek berriz freskatü düe xiberotar dantzaren tradizionea.
300bat so egilen aitzinean alageratü düe Hokiko plaza neskenegünean.
Orai partitürik dira xiberoko eta ipar euskal herriko üngürüaren egiteko : Barkoxe, Senpere , Larrane, Atharratze Mitikile eta berriz base nafarroa eta Lapurdin.

 

soegile eta parte harzaleen gana hüllantü gira: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan