Molièren antzerki ezagün bat ikusgei dateke Mauleko zinema gelan ostirale hontan. "Les précieuses ridicules" antzerkiaren emaileak Jean-Philippe Daguerrek züzentzen düan taldeko antzezleak izanen dira. Hori beno lehen Molièren beste komedia bat jokatüko düe : "La comtesse d'Escarbagnas". Xehetarzün haboro ükenen düzüe Mauleko kültür teknikalaria entzütez, Christelle Mange :
Bazen builta bat Larrainen ez zela hartza aipatü. Iragan ostirale gaüan, 150 jente bildü zen Bortüko Hazleen Defentsa alkartearen biltzar nagusian. Üngürameneko ministeritza frantsesak haüteskundeetarik landa hartza pirinioetara ekartea aipatü ümen dü. Biarnoan ezarri gei lüküe, bena Xiberoa lehen aüzoa izatez eta ikusirik hartzak kurritzen direla, Larraintar eta Santagraztar laborariak xüxenka hunkirik lirateke. Delibero horren kontre beste delibero bat hartü dü Larraineko herriko etxeak, eta dagün ostegünean, Atharratzen, herri alkargoari ere süstengüa galteginen dioie hartzaren ezartearen kontre agertzez. Bilküra hortarik jalgiko dena ezagütü artean, entzün Sébastien Üthürriage, Larraineko aüzapeza :
Azkenik, erran dezagün dagün neskenegünean (martxoaren 13) Tarbesen eginen den manifestaldian parte hartzeko deia lüzatü düela Larraineko bilküra hortan.
Iragan neskenegünean 50 bat bildü ginen (kontatürik) Urdiñarbeko Xistera ostatüan lau bertsolarien behatzeko... apairü ezinago hon batetarik landa halere. Xumai Murua, Sustrai Colina, Mixel Aire "Xalbador" eta Eneritz Zabaleta bertsolariekin ontsa erri egin züen hor zirenek. TTK gai emaile lanetan ari izan zen, eta zonbait aldiz ez zen aisa bertsolariek egin beharrekoa. Entzün adibidez nola kantatü züen xiberotar hitz zonbaiten erranahia asmatü behar üken züelarik :
edo ikus youtuben heben klikatzez. Beste bertso zonbait bideoan behatzen ahal dütützüe heben pean. Eta güziak entzün nahi badütützüe, ez hüts egin Punttuka emankizüna, astearte hontan ülüntzeko 7 orenetan.
"Eüskal lürralde alkargo baten sortzearen alte zireia ?" Hala dio Batera plataformak martxoaren 14an antolatü herri kontsültan pausatüko düan galtoak. Horra zoin herrietan izanen den parte hartzeko parada : Pettarran : Altzürükü, Barkoxe, Berrogaine-Larüntze, Sohüta, Ezpeize-Ündüreine, Eskiula, Gotaine-Irabarne, Idauze-Mendi, Maule, Mitikile, Muskildi, Urdiñarbe eta Bildoze-Onizepea. Basabürüan : Aloze-Ziboze-Onizegaine, Gamere-Zihiga, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Liginaga-Astüe, Larraine, Ligi-Atherei, Lexantzü-Zunharra, Ozaze-Zühara, Zalgize-Donaztebe eta Atharratze. Mahainüngürü bat ere antolatürik da dagün astelehenean (martxoaren 8) gaüko 9etan Mauleko zinema gelan. Elestatüko dira Mixel Etxebest, Jean-Peille Iriart, Bernard Lougarot eta Pepela Mirande. Entzün Xan :
Iragan urtarrilaren 12an Haitin agitü lürrikaratik landa, Romaire Prophète bere etxekoen berririk gabe baratü zen. Hantik egün zonbaitetara Garindainetik abiatü zen bere sorterrilat bürüz. Han bere etxekoak bizirik atzaman zütüan. Itxesak ikaragarriak izan direla konfirmatü badeigü ere (ikus bideoa heben pean), jenteengan ikusi düan esperantxaren berri ere eman deigü. Nazioartetik heltü den lagüngoa ere goretsi dü, nahiz aipatürik izan den bezala, hatsarrean antolaketa txarra izan zen. Orai, ekonomia berrabiarazteko lehentarzüna badela azpimarratü dü Romaire Prophètek. Haiti süstengatü düen xiberotarren eskertzeko, gaüaldi bat antolatürik da ostirale hontan, gaüko 8.30tan Mauleko Parropia gelan. Entzün Romaire Prophète :