XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Xiberoan bizitzeko, nahikünte adibide berri bat Maulen ! “Xiberoa Mécanique Service” enpresa berria leheneko GEMA lantegian plantatü da eta urte hatsarreaz geroz lanean hasi da. Georges Corté Garindaintarra eta Fréderik Cassaing Sohütarra jüntatü dira xede horren abiarazteko. Partikülarentako ala enpresentako bürdüinajea lantzen düe, bürdüin-kihillak ala bürdüin-zerrailüak egitez, besteak beste. Bena indüstrialentako ere, tresnerien entretenioa eginen düe. Elkar enpresarekin hüilanetik lan eginen düe eta Elkarek asmatütako tresnak eraikiko dütüe.

Entzün Frédéric Cassaing Xiberoa Mécaniqie Service sorarazlea :

Mauleko plazan den Herri Ekoizpen saltegia zerratü da barantailaren 19an. Zortzi urtez, Allande Etxartek Eüskal Herriko mozkinak, dizka eta libürü saldü dütü eta leküko mozkinak ezagütarazi bere erosleer. Azken egünaren ospatzeko, züntzür bustitze baten üngürüan jente multxo eijer bat bildü da. Oritzapen gisa, libürü bat jenteen goraintzi eta eskerrekin eskentürik izan zaio. Orai erretreta hartüko dü Allandek, bena erran deikünaz beti eüskararen alde lana aitzina eramanen dü. Dagün martxotik aitzina ontsalaz, Garindaineko gazte batek Bio saltegi bat zabaltüko dü.

Entzün Allande Etxart Herri Ekoizpen saltegikoa :

Aitetama  gazteak ala ama lagüntzaileen süstatzeko sortü da 2007an Goxama egitüra eta 2009an hasi da egiazki ibilten. Eüskal Herri barnekaldeko Garazi-Baigorri, Amikuze, Iholdi eta Xiberoa Herri Alkargoaetan eskentzen dütü bere zerbütxüak. Lehenik, aitetamer haurzaintzako eskentzaz berri zabaltzen deie eta lagüntzen ahal dütü ama lagüntzale baten edireiteko eta administrazio mailako ürratsetan. Ama lagüntzaileak ere, sozial mailako ürratsetan lagüntzen dütü bena horrez gain, inganioak antolatzen dütü bi asteetarik, bizitzen düen bakartarzünaren haustea delarik helbürüa, etxen berak lan egiten düelakoz. Goxama egitürarekin harremanetan sartzeko züen eskualdeko Herri Alkargoan hersatzen ahal zidee.

Entzün Joëlle Garra Goxama egitürako animazailea :

Ahalmen ürriko jenteentako, berdintarzünara heltzeko bide lüzea da. Izan dadin lan mündüan ala inganioetan, 2005eko legeak finkatzen dütü lortzeko helbürüak, legea 2015an bete beharko da, besteen gisa lan egin ahal dezen eta oporrak ere har ditzen. Turisma sailan, « Turisma eta handikapa » labela sortürik izan da 2001ean. Pirene-Atlantika departamentüan, 106 güne turistiko edo aterbetxeek kausitü düe labelaren lortzea. Akitania mailan lehen leküan sailkatzen da eta Frantzia mailan 7gerrenean. Bide honean bada ere, galtoari ihardesteko ez da orano aski lo egiteko günerik edo aterbetxerik. Xiberoa bere aldetik, aintzindari agertzen da beste behin. Idauze-Mendin, Mendipea aterbetxeak labela dü. Hamasei jenteer batzarria egiten ahal dü. Berriki osoki zaharberritürik izan den Irabarneko gaztelüa ere labela dü, La Verna leizea bezala. Eta azkenik, osoki zaharberritzen ari den Mauleko pizina « Turisma eta handikapa » labela esküalatü behar lüke, arauetan egiten beita.

Entzün Mounier jauna :

Abendü hatsarreaz geroz, Mauleko Jai-Alaian Pitxukada izena düan Ogitartegia atzamanen düzüe. Ximun Dolhare eta Ode Rota bikote gazteak dü etxikiko. Lekü estrategiko batetan plantatü dira Mauleko kolegioa eta bi lizeoen artean, gazteak beitirate erosleak eta audela, lekü beita trafiko güttiekin. Astearen kursean, egün oroz zabalik date 10etarik 19etara prezio apaletan eta bertan atzamaiten ahalko dütützüe : amerikano panini, kebab, pastetx, lür sagar eta beste. Gehitzen ahal dügüna da, leküko mozkinekin lan egiten düela, adibide bat hartzeko Azkoria koperatibari erosten deioe gazna. Edateko atzamanen düzüe üsatüko edariak bena ez alkoladünak. Bestalde, neskenegün gaüez, beren kamiuarekin Zinka ostatü kantüan jarriko dira, besta zalek sabelaren betetzeko parada üken dezen.

Entzün Ximun Dolhare ogiarteko eta pastetx saltzalea :