XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Eric AlcacebeHatsantürik, bena Holzarteko zübüalat heltü gira aste hontan zaharberritze lanen berri ükeiteko. Eric Alcacebe xiberotarra han günüan haidürü, lan horietan parte hartzen beitü. Oritarazi behar dügü halere negü hontako tenpestarekin abantxü zübüa osorik erori zela, eta horren ondorioz Xiberoko sindikatak ez züala hautürik üken. Düala hiru aste hasi ziren langileak soketan txilintxautzen, lehenik alde batetik bestealat sokak eta kableak tiratzeko. Pentsatürik den bezala joaiten bada, lanak üztailaren 15eko ürrentürik izan behar lirateke.
Entzün Eric Alcacebekin egin dügün alkarrizketa :



Ezarririk izan ziren afitxetarik bata.Iragan astean Baionan izan zen bi gazteen kontrako auziarekin jarraikitzen dügü egün ere (xehetarzün güziak peko artikülüan atzamanen dütützüe). Beñat Etxebest ere entzüten ahal düzüe pean, nahi badüzüe alkarrizketa hau hobeki entelegatü.
Azken denboretan isilik bada ere, Xiberoan bada espekülazioaren kontrako talde bat, eta hortan parte hartü izan dü Beñat Espilek. Oraikoan, ihardokitze pertsonal bat deiogü galtatü, ez beita isilik den talde baten izenean mintzatzen ahal.
Entzün bere ikusmoldea auzi hortaz :

Xiberoko sindikataren sos ütürriak bortüa, ihizteka eta egürra izan dira orai artino. Egürraren ekonomia erran gabe doa, bena beste bi sailak ere ez dira haboro hain fidagarri sosa sartzeko. Hargatik, Iratin abiatü düen xede berrian dütüe esperantza handienak (ikus heben) sindikateko langile eta partaideek. Azken bost urteetan baztertü sosarekin gei dütüe aurten lanak hasi.
Entzün Jean-Pierra (Pepela) Mirande :


Hortaz gain, aurtenko xedeetan artzainen lagüntzea ere aipatürik izan da. Ardi jeisteko eta gazna egiteko güne kolektibo baten beharra badenez ikertüko düe.
Entzün Jean-Pierra (Pepela) Mirande :

Jean Pierre HitaOCM (Opération Collective de Modernisation) edo modernizatze operazio kolektiboa deitzen da programa, eta interesgarri bada ere, ez da hanitxenganik ezagütürik. Estatü frantsesa, eskualdeko kontseilüa, kontseilü nagusia eta Xiberoako herri alkargoako parte hartzearekin eta ODACEn artekaritza lanekin, material berri erosteko edo egoitza bat zaharberritzeko, sos kopurüaren %25 gibel ükeiten ahal lüküe galtazaleek. Haboroenik 36 000 euroko faktürak dira kontüan hartzen, eta horietarik 9 000 euroko lagüntza da proposatürik plan honekin.
Programa honek bigerren ürratsa dü Xiberoan, eta lehenean 62 enpresak lagüngoa hori üken düe. Jean Pierre Hita ODACEko langileak erran deigünaz orano bada sos, eta xehetarzün güziak alkartearen bülegoan emaiten dütüe : 05 59 28 12 49.
Entzün Jean Pierre Hita :

Aipatzen geneizüen bezala, herri alkargoaren azken bilküran Bildozen düala urte zonbait erosirik izan ziren lürren aipamena egin zen. 2,5 hektara dira orotara aurkeztürik izan. Bide handiaren bazter batetan ikusten ahal da (trenbide ohiaren aldean), nahiz oraikoz ez den gaüza handirik ageri ; doi-doia elektrizitatea, hura, gasa, internet hariak eta hura xahatzekoak dütüe plantan ezarri. 5 puxketan saldüko dütüe lürrak, 3300 eta 5000 m² artekoak direlarik. Metra karratüaren prezioa 18 eurotan finkatü düe interesatürik diratekean enpresentako. Gisa hortako lürrak izanen dira laster Atharratzen eta Irabarnen ere.Entzün xehetarzünak Dominika Bosq, herri alkargoako lehendakariarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan