XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Domintxine edo Montoriko maskaradetaz, 19. menteko xiberoaz, pastoraletaz edo ere prentsa... artxiba andana bat bada https://www.bilketa.eus/ webgunean. Xehetarzün haboro Marie-Andrée Ouret ekilan :

Previous Next

Urte oroz eta eskola oroetan agitzen den jazarpen kasüer bürü egiteko Eperra ikastolak formakuntza bat jarraiki dü.
Europa mailan, eta partikulazki hegoaldean garatü den programa batetan sartü dira langile eta erakasleak, KIVA izenekoa (Baionako eta Oztibarreko ikastolekin batean).

Karine Chimix, Eperra ikastolako züzendaria :

Previous Next

Sohütako herriko etxeak bere mandatü xedeetan züan ekologiaren aldetik projeten eramaitea.
Gaztelaia eskola justoki bazen kanbiamen beharra energia kontsümoa apalarazteko.

Gure mikroan presentatü dütü Christelle Mange :

Iparraldeko haurtzaintegiak elebitarzüneala bürüz

Orai arte ikasleen %15a eüskaraz ikasten badü, ñeñerentako eüskarazko batzarri ments da. Egünkoan %5ak baizik ez beitü ükeiten.

Egoitz Urrutikoetxea :

20 urte ikaskoliak egiten !

Azaroaren 1etik 26eala manatzen ahal dira. https://ikaskoli.eus/
Xiberoko ekoizpen desbardinetaz osoturik den saskia da. Pasta, erreximenta, gazna, eztia, lükainka idor, tisana, axoa, pate ala ere foie gras bada barnen, 3 desbardin badira 50 eurotarik 68 eurotara balio düenak.
2000 bat saltzen dütüe urte oroz eta horien antolatzeko Xiberoko Ikastoleko aitetamek parte hartzen düe.
Interneten bidez dira galtegiten eta Eüskal Herri osoko 80 güne desbardinetan ekarririk dirateke, eta banaketa egüna abentüaren 15an izanen da.

Xehetarzünak Jean Marc Casanave aitarekilan :