XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko laugerrenak Parisen ziren arramaiatzaren 8 an.

RAHMI izeneko organismo publikoak filma llabürreko txapelgoa bat antolatü züan Akitania mailan, Frantzian etorkinen ekarpenak aitzinean jarteko.

Ikasleek bestaldetik Mauleko espartina lantegietara jinik ziren emazteen ebilbidea kontatü düe « Ainherak » llabür metrajean, horik oro eüskaraz.

Amaia Toureuil ikaslea beha ezazüe :

Xiberoko ikaslek baxoa abiatü düe goiz huntan

Baxoko probak abiatü dira goiz huntan (asteazkena)

Usatü bezala azken urte horietan, filosofiarekin hasi dira terminaleko ikasleak

Dagün astean aldiz ahozko handia lantüko düe

Ohartaraz dezagün jadanik « parcoursup »hots dagün urteko ikasketen nahien arrapostüak jadanik ukenik dutuela

 

Sohütako lizeorat hüllantü gira goiz huntan: 

Previous Next

Dagün sartzea prestatzeko Xiberoko müsika eskolako bortak zabalirik egonen dira aste hontan : asteazkenean egün osoan eta neskenegünean goizaldi osoan Mauleko egongiarat hüllantzen ahal zide.

Aurten 8 erakasle üngürüratzen dira aste osoan 100 bat ikasleer akordeoi, piano, trompeta, panderoa, klarineta, saxofoia, gitarra eta bateria erakusteko.

Xehetarzünak Soazic Pinot-rekilan :

Previous Next

Aurten lehentze xiberoko inganio güne bat osoki eüskaraz !

Aloze eta Mauleko günetaz gain Idauzen 40 haur bildüko dira, bena hük eüskaraz baizik txostakatüko dira.

Zentroko arduradün den Ilora Capot Thornary-k xehetarzünak eman dereizkü :

Izen emaiteak neskenegün hontan eta dagün asteazkenean Atharratze eta Mauleko zerbütxü günetan. Bestela deitzen ahal düzüe 06 77 85 80 06 telefono zenbakilat edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

 

Previous Next

"Caisse à savon" edo motür gabeko autoen lasterkaldi batetan lehiatü dira departamentüko inganio güneak !

Atzo Sohütan Pauetik, Baionatik eta xiberotik jinik 20 haur ekipa bildü dira. Helbürüa : sortü düen bekanikarekilan bester lehiatzea.

Giro honean eta denbora ejer batekin igaran da egunaldia.

Gure mikroa han paseatü dügü :