XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Garindaineko mündüko txapelgoa aste ondar huntan!!

Garindaineko « elite pro » lehiaketa « masters » berri bezala izentatürik izan da.

Eskeler bat gorago kalitatearen aldetik, segürtatzen beitü jokülari hobenen jinaraztea.

Aste ondar huntan Darmendrail, Ducassou, Larralde , Ospital, Sanchez ala orano Iphar  hor izanen dira, denak mündüko txapelketan parte hartüko düenak.

Jakitez lau jokülari horiek mündüko txapelketan parte hartüko düela.

Finala igantean xüxenean euskal irratietan

 

Peio Larralde mündüko txapeldüna binazka:

Phillipe Sarraude Garindaineko antolazalea:

Kirol magazina 231002

Kirol emankizüna: 

Kirol magazina 220919: 

Bedatsean abiatürik, plazaz plaza ebilirik, astebürü hontan ürrentzen da Xiberoko Txapelgoa.

Gure pronostikoak Xabi Elgart-ekin:

Muskildiko finalerdien bildüma:

Finalak: -Ostiralean 18tan 3. heinekoa

             -Igantean 10etan 2. mailakoa

                              11etan 1. heinekoa

Previous Next

Ostiralean Xiberoko txapelgoako 3. mailako finala jokatü balin bazen, 2 eta lehen mailak igante goizan jokatu dira Urdiñarbeko besten kari.

Sébastien Queheille eta Patxi Cazenave-k ez düe oparirik egin Antton Amulet eta Rémy Mugurdoy-ri, defentsan jokatzea bortxatü beitütüe.

Queheille eta Casenave ejerki nausitü dira 30-17.

Harrat eraman zütüegü :

Arrabotüa beterik, errelebo ederra pelotarien aldetik, kontent agertzen dira Xiberoko txapelgoako antolazaleak.

Sorpresa ederra ere Xabier Euskize hüllantü beita partida Xiberoko botzan xüxenean biziarazteko Xabi Elgar eta Armand Jaunarenarekilan batean.

Mauleko rugbiak bere sasua abiarazten dü igantean

Federal 1ko txapelketa arrapartitzen da aste ondar huntan !

Bi euskal talde borrokatüko dira berriz kargü inportant baten jokatzeko txapelketa hortan : Maule eta Nafarroa.

Olorueko aüzoak bena ere iragan urtean ber txapelketan zen Peyherorade hor izanen dira ere.

Maulek Saint médard en Jalles-ko sohoalat behar dü eta Nafarroak aldiz Nantes errezebitzen dü

 

Benat Queheille Mauleko presidenta: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan