XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Previous Next

Maule eta Ballata Palestinar akanpamentüaren arteko biazkatzera eginik izan da. Igaran üdan Mauletar zonbait harat joan baldin baziren, igaran aste ondarretik Eüskal Herrian heltü dira 30 bat Palestindar. Adin güzietakoak dira eta hainbat opari ekarri dütüe ostiralean egin den biazkatzearen izenpetzearentako.
Hen egoera esplikatü eta Palestinako kasüa ohitarazi ondotik, biazkatze dokumentüa ofizializatu düe izenpetzez.
Ballatan 30 000 biztanle badira, 0,5kmtan bizi. Etxetarik kanporatürik izan diren errefüxiatüak dira han.
Said Thouqan delegazionearen parte da :

Previous Next

400 bat pertsona bildü dira langileen züzenen alteko borroka egünean. Üsatüan bezala bi manifestaldi ziren : CGT, FO eta FSU alde batetik eta Xiberoko beste kolektibo andana bestetik (ELB, LAB, Les Colibris blancs, Etorkinekin, BDS boycott Israel, Xiberoko bidearen kuntreko kolektiboa, Xiberoko feministak, XEEK).

Bietan gure mikroa paseatü dügü :

Previous Next

Xiberoko feminista taldeak eta Tünaka alkarteak antolatürik Kakotxan ostiralearekin « les Aglomerées » kolektiboaren ezagützeko parada date.
Dijon-eko militantzian ikusiz gizonek lekü guti uzten züela emazteer, emazte talde bat bildü zen haien bizipenen partekatzeko. Idazte tailer bat abiatü züen beren artean eta horek 15 urte irain du.
Idatzi horietarik libürü bat elki düe «  Subtil beton » izenekoa.
Marie Fleuri xiberoko feministen taldekoak haboro erraiten deikü :

Previous Next

Mauleko herriak berriz biazkatze bat antolatü dü. Burgiko herritik landa, Erronkariko ibarretik landa, oraikoan Palestinako Balata errefüxiatü herriarekin jüntatü dira.

Erran behar da iragan urtean Mauleko kontseiler zonbait Palestinalat izan zirela Xiberoa Palestina alkarteko kidekin.

Dagün astean palestindarrak dira horra, hautetsiak eta dantza talde bat. Gure bazterren ezagütarazteko egitarau aberatsa sortürik izan da.

Xiberoa Palestina alkarteko Johanne Foirien eta Bertrand Dhulst :

Previous Next

XEEK Xiberoan Espekülazionearen Kontreko Kolektiboak antolatzen düan 2. oküpazionea da.
Irabarneko karrika erditan den bigerren etxe batetan 20 bat pertsona sartü dira. « Bigerren etxeak : herrien ehaitea » mezüa ikusten ahal zen etxearengainen.
Kolektiboak salatzen dü badela 40 urte etxe hortako jabeak üdan bi astez baizik ez direla jiten.
Ondotik, Irabarneko herriaren üngürüa egin dü taldeak hütsik diren beste 9 etxeren aitzinean « etxe hütsa » mezüaren seinalatzez.

Han ziren zonbaitekin mintzatü gira : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan